XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai esan zuen Amona Sahatsak.

- Begira uhinetara.

- Txikiak dira hasieran; gero hazten doaz.

- Jakina, norbaitek sortu behar ditu.

Hitz haiek ulertuta, Pohatanekin hitzegitea erabaki zuen Smithek.

Pocahontasek, harro, besarkatu eta musu bat eman zion ezpainetan.

Une hartan bertan, Kocum agertu zen sasi artetik eta, aiztoa eskuan zuela, John Smithen gainera oldartu zen.

Buruz buruko borroka izan zuten.

Thomasek, Ratcliffek bidalita Smith zaintzen zegoenez, tiro egin zion, ezer pentsatu gabe.

Kocumen belaunak okertu egin ziren; Pocahontas hurbildu zitzaion bizkor, eusteko.

Baina jausi zenean, Kocumen eskuak neskaren lepokoari heldu eta eten egin zion.

- Zer egin duzu, Thomas? oihuka Smithek.

- Hilda dago!

- Alde hemendik, azkar!

Gazteak, beldurtuta, arineketari eman zion.

Minutu batzuk geroago, Pohatanen gudariek John Smith atxilotu eta Kocumen heriotza leporatu zioten.